XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduko umerik bizkorrenak eltxarrak dira

Xomorrokume dira eltxarrak... Munduko umerik bizkorrenak eta bizienak.

Arraultze barruan katigu egon ohi dira, eta jaiotzerakoan, arraultzea zulatu egin behar izaten dute kanpora irtengo badira.

Bada, bai, nahiko lana, izaki kaxkar hauentzat halako azal gogorra hautsi beharra.

Erleen, xingurrien, eta termiteen eltxarrak bakarrik dira garai horretan gurasoen laguntza izaten dutenak.

Gainerakoak, umezurtz jaiotzen dira.

Gizona berez ihiztaria da; baina, nori bururatzen zaio, jaio eta ordu bakar batzuetara, gizakumeak xoriak harrapatzeko tiragoma egiten ari behar duenik?

Eltxarrak, berriz, jaio ordurako hasten dira lanean.

Egia da, bai, jaiotzerakoan berekin dakartzitela haize tresnak; beren burua gorde eta besteren aurka burruka egiteko sena ere badute; hankak, hagin gogorrak eta, askotan, pozoia ere izan ohi dute.

Eltxar gehienak ibilkari dira.

Hegal gabeak eta begi soilekoak gehienetan.

Bizi behar duten leku eta girora ederki egokitzen dira, (ur, lur, igali, ale, izaki-bizidun...).

Horregatik, xomorroak taldeka bereiztekoan, jakintsuek haien izakera ezberdinetan jarri dituzte begiak.